Iñaki Goenaga Zentro Teknologikoen Fundazioaren (IG-ZTF) 2009ko Bekak banatu edo eman dira, eta, zehazki, 62 gaztek jaso dituzte laguntza horiek. Ekitaldian honakoak izan dira: Eusko Jaurlaritzako Teknologia zuzendaria, Edorta Larrauri; Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria, Begoña Ochoa; eta Zentro Teknologikoen Fundazioko presidentea, Alex Bengoa.
Ekitaldiaren izenburua 'Imagine, Create, Innovate: Zu izatea nahi dugu' izan da; horrela, pertsonek zientzia, teknologia eta berrikuntzaren garapenean duten balioa azpimarratu nahi dute.
Beken helburuak
Etorkizunean zenbait proiektu edo asmakuntza eraiki edo sortuko dira, hots, sistema ekonomikoa irauliko du norbaitek, eredu orekatuago batekin; esaterako: bularreko minbiziaren aurkako txertoaren garapena edota eguzki-energiak bultzaturiko hegazkinen diseinua.
Horregatik, Fundazioaren Prestakuntza Programen xedea gazteen talentuaren aldeko apustua egitea da, "hori baita gure Herriaren baliabide nagusia", adierazi dute Iñaki Goenaga Fundazioko arduradunek. Guztira, egin dituzten 30 deialdietan, 4.300 beka eman dituzte, lizentziadun berri askori prestakuntza zabaltzea eta gero lan-munduan sartzea ahalbidetuz.
Hasieratik, beka-programa hauek Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren babesa izan dute, eta horrek jarri izan ditu funts publikoak Ikerketa Generikoko proiektuetan sartutako bekak finantzatzeko. |