Beraz, arau edo dekretu honen berrespenarekin, errekargako kudeatzailea sor daiteke.
Azken asteetan hainbat eztabaida izan dira gobernuaren eta interesa duten sektoreetako enpresen artean (energetikoak, autoen emakidadunak edo eraikuntzakoak, esaterako). Eztabaiden ondorioz, gobernuak argi utzi du inposatuko duten eredua ez dela monopolioa izango, sektore elektrikoak eta eraikuntza sektoreak eskatzen zuten moduan.
Gaueko errekarga sustatu
Ministerioak aurreratu zuen bezala, komenigarria izango litzateke gaueko errekarga sustatzea; horregatik, ordu batzuetan tarifa berezia ezarriko da. Ordu horiek ez dira berberak izango udan eta neguan. Adibidez, udako ordutegi berezia (merkeena) goizaldeko ordu batetik zazpietara izango litzateke; neguan, aldiz, ordu bietatik goizeko seietara izango litzateke. Horiek dira, hain zuzen ere, urte osoan kontsumo txikiena izaten dituzten orduak. |