| Oro
har, Agenda Digitalak zazpi sektore hauekin lotura duten
ehun neurri inguru aurreikusten ditu.
Estatu espainiarraren atzerapena
Banda zabalari dagokionez, Estatuko datuak
oso baxuak eta pobreak dira Europar Batasuneko gainontzeko
herrialdeekin alderatuz, Internetaren abiaduraren kasuan,
Espainiak (%21,5) EBko batezbestekoa baino %3,3 puntu
gutxiago baititu, 2010eko urtarrileko emaitzei begira.
Horrez gain, Europako Batzordeak luzatutako
txostenaren arabera, espainiarren %36 inoiz ez da Interneten
sartu; beraz, orokorrean, Estatuak oraindik herrialde
europar aurreratuenen atzetik mantentzen da, adibidez,
Danimarka (%37,8) edo Herbeherak (%37,7). |