Hegan
Aeronautikako eta Espazioko Klusterrean sartuta dauden
37 erakundeek 1.167 milioi euro fakturatu zituzten joan
den urtean, eta fakturazio horren %64 esportaziora bideratuta
egon zen. Heganen sartuta dauden enpresa horiek ekitaldi
gogorra bizi izan dute 2009an (Euskadiko enpresa askok
bezala), enpleguaren %7ko murrizketa izan baitute; I+G
arloko inbertsioari dagokionez, aldiz, %32ko hazkundea
izan dute.
Guztira, elkartekideen fakturazioak %5eko murrizketa
izan du joan den urteko ekitaldian zehar; bestalde,
enpleguaren kasuan, %8,5eko hazkundea izan da. Izan
ere, merkatuan dauden gainerako enpresen jarrera mantendu
ahal izan dute, gutxiago fakturatu arren. Gauzak horrela,
beharginei begira, nahiatezkoa izan da langile kopurua
murriztea; dena dela, Heganen aurreikuspenen arabera,
posiblea izango da 2011n eta hurrengo urteetan galdutakoa
berreskuratzea.
Egungo egoera eta aurreikuspenak
Jose Luis Osoro Heganeko presidenteak
klusterraren emaitzak jakinarazi ditu eta sektorearen
inguruko datuak plazaratu ditu. Alde positiboan, aeroestrukturen
saila izan da arrakastatsuen, salmenten %48,5 eragin
baitu; hala ere, kanpoko merkataritzak ere emaitza onak
lortu ditu. Geografikoki, 2009an produktu gehien eraman
diren lurraldeak hauek izan da: Alemania, (%26,1), Brasil
(%19,1), AEB (%17,2) eta Erresuma Batua (%16,3).
Horrez gain, adituek epe luzera egiten dituzten iragarpenen
arabera, aurreikuspenak positiboak dira, nahiz eta 2010ean
oraindik krisialdiaren ondorioak nabari.
|