Azken eguneratzea: 2011ko ekaina
I+G+i ALBISTEAK

Ikerbasquen 400 eskaera baino gehiago jaso dira
Euskadin 20 ikertzaile-postu betetzeko

Euskadik zientzilariak eta ikertzaileak erakartzeko duen ahalmena begibistakoa da Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioak, aurten, Euskadiko unibertsitate eta I+G zentro desberdinetara nazioarteko 20 aditu ekartzeko egin duen deialdiaren lehen fasean. Ildo horretan, 2011ko lehen hiruhilekoan, 427 eskaera jaso dira, bete beharreko plaza-kopurua 21ez biderkatu dutelarik.

Bigarren fasea

Eskatzaile-kopuruak erruz gainditu ditu Ikerbasquek egindako aurreikuspenak, eta Fundazioak dagoeneko 205 kurrikulu aukeratu ditu, zientzilariek deialdiaren lehen fasearen amaierarako bidaliak zituzten kurrikulu guztien artean. Deialdiaren bigarren fasea irailaren 30ean amaituko da, eta batean zein bestean aurkeztutako hautagai onenen artean hautatuko dira, Fundazioak 2011n Euskadiko unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan, erakunde biomedikoetan eta korporazio teknologikoetan lanean jarriko dituen 20 ikertzaile seniorrak. 2010 urtearen amaieran, Iikerbasquek 77 ikertzaile senior iraunkor eta kontratupeko 22 ikertzaile bisitari erakarri zituen, Euskadin epe finkoko proiektu bana gara dezaten.

Gauzak horrela, azken deialdi honetan aurre-aukeratu dituzten 205 zientzilarien batez besteko adina 44 urtekoa da, %82 gizonezkoak eta %18 emakumezkoak, eta gehienak europarrak.

Innobasquek balioan jarriko du lehiakortasun arduratsua

Innobasquek “EES eta lehiakortasun arduratsua” jardunaldia antolatu du, bertan esku hartu dute Jorge Petralanda, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko Arlo Teknikoko arduradunak; Iñaki Gutiérrez, BBKaren EESaren koordinatzaileak; Mikel Bilbao, MeKiten zuzendariak; eta Iker Atxa eta Paulo Angulo, Innobasqueren Gizarte Berrikuntzako Arlokoek.

Aurkezpenean azaldu dute nola ezarri erantzukizun soziala kontuan duten estrategiak eta balioak, zeinek erabateko eragina baitu antolaeretan.

Ekimenak eta egitasmoak

Metaleko Enpresen Bizkaiko Federaziotik (MEBF) jasangarritasunaren hiru alderdietatik burutu daitezkeen neurrien berri eman da EESa lantzen hasteko oinarri bezala.

Bestalde, Iñaki Gutiérrezek azaldu du kutxak “ADNean daramala erantzukizun soziala, duela ehun urte baino gehiago sortu zen une beretik, zeren eta gizarteko geruza babesgabetuenen beharrei erantzuteko sortu baitzen”. Gutiérrezek argitu du “EESa gizarte-ekintza baino zerbait gehiago da, horregatik, BBKk bilakaera izan du eta bere kudeaketa-sistema osoan ezarri du kontzeptu hori sozialki enpresa arduratsu bat izateko”.

Mikel Bilbaok, aldiz, “ES Eteak” web plataforma berria aurkeztu du, Alares Fundazioarekin lankidetzan sortua. Doako lanabes bat da, enpresa txiki eta ertainaren zerbitzuan dagoena, ekintza horien eraginkortasuna diagnostikatzen duena Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESK) gaian.

 

 


Osakidetzaren webguneak gaixoak prozesuan parte hartzeko ildoa eskaintzen du
Osakidetzak gaixoak prozesuan parte hartzeko bidea eskaintzen du webgunean. Horrela, gaixotasunei buruzko jakintza handitzeko eta esperientzia partekatzeko aukera garatzen du.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gaixotasunen diagnostikoarekin eta tratamenduarekin alderatuz gero, atzeratuta daude.
Eroski

Online osasun zerbitzua

Ildo berean, Ricardo Devis Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko estrategia eta komunikazio aholkulariak azaldu duenaren arabera, online osasun zerbitzuak gaixoei eta medikuei informazioa, eta tratamenduaren prozesu naturala denen eskura jartzeko euskarria sortu du.

Gainera, Devisek Eusko Jaurlaritzak alderdi soziala eta osasuna uztartu nahi dituela jakinarazi du. Horretarako, “tratamenduetako teknologiaren gaitasunak aurreratu egin behar dira, baina baita erabiltzaileekin dugun komunikazioa ere”.

Gaixotasun kronikoak gehien ikertzen diren lurraldea da Euskadi, hizlarien arabera. Beraz, Devisek hainbat proiekturen bitartez gaixoen feedback jasotzen dutela esan du. “Komunikazio horri esker, gaixoek eta profesionalek transmititzen dizkiguten jakintzarekin, produktuekin, zerbitzuekin eta esperientziekin, munduko beste edozein tokitan ekimen hau martxan jartzeko aukera dugu”.

 


BESTE I+G+i ALBISTEAK
  2011ko maiatzaren albisteak
2011ko apiriaren albisteak 2010eko urriaren albisteak
2010eko irailaren albisteak 2010eko abuztuaren albisteak
2010eko uztailaren albisteak 2010eko ekainaren albisteak
2010eko urtarrila-martxoaren albisteak 2009ko abenduaren albisteak
2009ko azaroaren albisteak 2009ko ekainaren albisteak
2009ko maiatzaren albisteak 2009ko apirilaren albisteak

 

 






 
 
DFB GB-POL-LING KULTURA SAILAK
(KULTURA SAILA HIZKUNTZA
POLITIKARAKO SAIBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
logo leizaola

 

HASIERA · ALBISTEGIA · ELKARRIZKETAK · ERREPORTAJEAK · I+G+i · TEKNOLOGIA · AISIALDIA · LAN ESKAINTZAK