Eroski Móvil enpresaren bezeroek, operadorearen fakturak Metaposta postontziaren bidez jada jaso ahal dituzte.
Danimarkako e-Boks sistemaren eragin zuzena duen ekimen honetan, “Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa” garatzea du helburu Metapostak, interes pertsonaleko dokumentuak zein hiritarrek eta enpresek balio handikotzat dituzten dokumentuak gordetzeko. Gainera, postontzi tradizionalaren antzera, izaera berdina hartzen du bere gain. Metaposta “Euskadi Informazio Gizartean Planari” atxikitako proiektu garrantzitsua da, hiritarrei Interneten erabiltzeko moduko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa eskaintzea xede duena, mota guztietako agiriak era seguru eta iraunkorrean jaso eta gorde ahal izan ditzaten.
Metaposta
2010ean eratu zen Metaposta elkartea, zortzi bazkidek osatzen dute, Ezten, EJIE, Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritza Ganberak, Tecnalia Korporazioa, Gupost marketing zuzeneko enpresa eta Mondragón Inversiones delakoa. Elkarteko presidentea, Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea da. |