Lana aurkitzeko zailtasuna
Munduko biztanleriaren %25ek buruko gaixotasunen bat du bizitzan zehar, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) agertu duenez. Bizkaian bizi diren pertsonen %2k dute gaur egun mota horretako gaixotasunen bat. Pertsona horiek estigmatizaturik bizi dira eta horrek oraindik zailagotu egiten die lan-merkaturako sarbidea, halako moldez non %5 eta 10 bitartean bakarrik baitute lana, eta haietatik %5ek bakarrik era erregularrean. Gainera, %44k baieztatzen du nolabaiteko lan-bereizkeriaren bat izan duela, eta horrek nabarmen zailtzen die Osasuna berreskuratzea, zenbait txostenetan jasotzen denez.
Hartara, Innovalanek proiektu erkide bezala eratzen du bere burua, horrela buruko gaixotasuna duten pertsonentzako enplegua sortuko duten negozio-aukera berriak bilatuz, erantzun berritzaileen bitartez. Halaber, pertsona horien kontratazioa sustatzen du, enpresa-sektorea sentsibilizatuz eta hari laguntza emanez. |