Hitzarmenaren helburu zehatzak dira azaleko zein lurpeko uren kutsadura ikertzea, kostaldeko eta barnealdeko hezeguneak berreskuratzearen ondorioen jarraipena egitea, eta erriberak leheneratzea eta babestea. Lankidetzan lehenengo sektorera zuzendutako hainbat ekintza ere sartzen dira, hala nola laboreak ureztatzeko beharren gaineko azterketak egitea, ureztatzeko praktika onak zehaztea eta basogintzaren ondorioz zoruan eragiten den erosioak uretan duen eragina aztertzea.
Baliabideen kalitatea
Bi alde sinatzaileek elkarlanean jardungo dute ekosistemak, paisaia eta animali zein landare espezieak babesteko, eta ingurumen baliabideen kalitatea hobetzeko ere lan egingo dute.
Baliabide hibridoak lehenengo sektorearen jarduerari estu lotuta daude eta, horrenbestez, Neiker-Tecnaliak erabateko konpromisoa dauka horren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko. Halaber, zentro teknologikoaren helburua da baita ere nekazaritzako elikadura eraldatzeko industriaren, bereizgarriak dituzten produktuen eta oro har kontsumitzaileen kalitaterako eskakizunak asetzea. |