Iñaki
Goenaga Zentro Teknologikoen Fundazioaren (IG-ZTF) 2009ko
Bekak banatu edo eman dira, eta, zehazki, 62 gaztek
jaso dituzte laguntza horiek. Ekitaldian honakoak izan
dira: Eusko Jaurlaritzako Teknologia zuzendaria, Edorta
Larrauri; Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria,
Begoña Ochoa; eta Zentro Teknologikoen Fundazioko
presidentea, Alex Bengoa.
Ekitaldiaren izenburua
'Imagine, Create, Innovate: Zu izatea nahi dugu' izan
da; horrela, pertsonek zientzia, teknologia eta berrikuntzaren
garapenean duten balioa azpimarratu nahi dute.
Beken helburuak
Etorkizunean zenbait proiektu
edo asmakuntza eraiki edo sortuko dira, hots, sistema
ekonomikoa irauliko du norbaitek, eredu orekatuago batekin;
esaterako: bularreko minbiziaren aurkako txertoaren
garapena edota eguzki-energiak bultzaturiko hegazkinen
diseinua.
Horregatik, Fundazioaren
Prestakuntza Programen xedea gazteen talentuaren aldeko
apustua egitea da, "hori baita gure Herriaren baliabide
nagusia", adierazi dute Iñaki Goenaga Fundazioko
arduradunek. Guztira, egin dituzten 30 deialdietan,
4.300 beka eman dituzte, lizentziadun berri askori prestakuntza
zabaltzea eta gero lan-munduan sartzea ahalbidetuz.
Hasieratik, beka-programa
hauek Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren babesa
izan dute, eta horrek jarri izan ditu funts publikoak
Ikerketa Generikoko proiektuetan sartutako bekak finantzatzeko. |