Diskoetxe
eta publizitatearekin akordioa
Gaur egun, diskoetxe garrantzitsuenen
abestiak biltzen ditu programak; gehienbat, haiekin
hitzarmen bat sinatu duelako, hain zuzen ere, akordioa
hitzartutako konpainiak honako hauek izan dira: Universal
Music, Warner Music, Sony Music eta EMI. Horri esker,
10.000 abesti berri igotzen dituzte egunero. Hala ere,
hainbat diskoetxek ez dute baimena eman euren diskoak
sarera igotzeko.
Publizitateari dagokionez, bertatik ateratzen
du diru gehien programak: hasiera batean, 30 minutuan
behin iragarkiak sartzen zituen; orain, berriz, bost
minutuan behin tartekatzen dute publizitatea, abestien
artean.
Iragarkiak kendu nahi izanez gero, erabiltzaileek
premium zerbitzua kontratatu eta ordaindu behar dute;
9,95 € hilero.
Dena dela, Spotifyk ez ditu oso emaitza
onak lortu aurreneko hilabete hauetan. Azken emaitzen
arabera, plataforma diru asko galtzen dabil. |