Euskadi
zenbait arlotan nabarmendu da, horien artean, Giza Baliabideetan.
Kasu horretan, Euskadiko gazteen (20 urtetik 29ra) milako
47,9 Ingeniaritza edo Giza Zientzietako ikasketetan
lizentziatu dira; Europako tasa, aldiz, milako 40,3koa
da. Beste datu esanguratsu bat Euskadiko biztanleen
ikasketa orokorren kopurua izan daiteke; 25 eta 64 urte
arteko pertsonen %42,5ek goi-mailako heziketa du Euskadin,
ia EBko bikoitza (%23,5).
Modu berean, teknologia ertain eta altuko
esportazioak, esportazio guztien artean, %53,6koak dira
Euskadin, hots, EBn baino 5,5 puntu gehiago.
Alde negatiboan
Euskadirako negatiboak diren datuak ere
badaude, izan ere, arrisku-kapitalera bideratutako BPGren
portzentajea 0,03koa da; aitzitik, Europako batez bestekoa
%0,16aren inguruan dago.
Bestalde, ETEen portzentajea (berrikuntza
teknologikorik gabekoak) %27,1ekoa da Euskadin, eta,
beraz, EBko batez bestekotik urrun geratzen da (%40). |