Konpainien arteko lehia zorroztu egin da azken hilabeteetan. Telefono mugikorren konpainiek bezero berriak lortu eta dagoeneko dituztenak gorde nahi dituzte eta horren ondorioz, tarifak ez ezik, eskaintzen dituzten telefono modeloetan ere berritzea ahalegindu dira. Horretan dihardu bai Movistar baita Vodafone ere atera dituzten azken punta-puntako teknologiako eskukoekin. Ezberdintasunak ez dira oso nabarmenak, baliabide anitzeko mugikorrak direlako. Biek ukimen-ahalmena eta Interneten aritzeko nabegatzailea potentea. Prezioan, bestalde, gora behera handiak egon daitezke, aukeratutako tarifa eta hileroko gutxienezko gastuaren araberakoa, 19 eurotik 449 euroetara. |