Gaur egun edonork dauka etxean telebista modernoa, plasma pantailakoa edo LCDkoa. Azken hilabeteetan, LCD motako telebistei buruz hitz egin dugu; hori dela eta, oraingoan plasma deritzonak ezagutuko ditugu. Formatu handiko telebistetan (37''-tik 70''-ra) erabiltzen den gailu hau aproposa da bideo-jokoekin jokatzeko edo oso kalitate handiko filmak ikusteko, erosotasuna eta kalitatea eskaintzen baititu.
|