Ordenagailuetan gero eta datu edo dokumentu gehiago sartzen ditugu; horregatik, askotan ez dugu lekurik guztia gordetzeko, eta ezabatu egin behar dugu edo ehunka CD eta DVD erosi. Arazo horrekin bukatzeko, kanpoko disko gogorrak sortu dira; gero eta memoria gehiago dute eta oso erabilgarriak dira (gehienetan txikiak eta eramangarriak, gainera). Tresna hauek multimedia izatekotan filmeak edo argazkiak telebistan ikusteko ere balio dute; beraz, ordenagailu eta DVD erreproduzitzaile baten funtzioak ditu, baina txikiagoa eta sarritan merkeagoa ere bada.
|